Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Datuak babesteko araudia - Iruñeko Udalean jasota dauden datu pertsonalak tratatzeari kontra egiteko eskubidea gauzatzea

Zer da?

Datu pertsonalak tratatzeari kontra egitea. Interesdunak kontra egin diezaioke datu pertsonalak tratatzeari bere egoerarekin erlazionatutako arrazoiak direla-eta, datu horiek tratatzeak interes publikoko eta interes legitimoko xede bat betetzea oinarri duenean.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisikok.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.

Eskakizunak

Interesdunak bakarrik baliatu ahal izango du datu pertsonalak tratatzeari kontra egiteko eskubidea, salbu eta kaltetua eskubide hori erabiltzea eragozten dion ezintasun-egoeran badago edo adin txikikoa bada. Legezko ordezkariaren esku utzi ahal izango du eskubide hori, baina, kasu horretan, egoera hori egiaztatu egin beharko da. Borondatezko ordezkariaren bidez ere gauzatu ahal izango da, zeina eskubide hori erabiltzeko berariaz izendatuko baita. Kasu horretan, argi eta garbi egiaztatu beharko da ordezkatuaren nortasuna, Nortasun Agiri Nazionalaren kopia edo haren baliokide den agiri bat eta hark emandako ordezkaritza-agiria aurkeztuta.

Aurkeztu beharreko agiriak

Zer datu pertsonal tratatzeari kontra egin nahi zaion adieraztea, eta kontra egiteko eskubide hori baliatzeko arrazoi den egoera pertsonal zehatzaren berri ematea.
NANaren/AIZaren edo pasaportearen kopia (indarrean egon behar du).

Araudia

EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 EB Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra).
15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.
1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onesten duena.

EBAZTEKO EPEA: 1 hilabete.
EBAZPENA: Alkatetza.
UKATZEA: Udalak datuak tratatzeari utzi behar dio, salbu eta tratamendurako arrazoi legitimo eta ezinbestekoak baditu, interesdunaren eskubideen gainetik daudenak.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Alkatetzako Alorra - Udal Gerentzia