Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Iruñeko Udaleko Alkatetzako Alorra - Udal Gerentzia

Helbidea

UDALETXE PLAZA z.g., 4. sol.
31001 - IRUÑA

Telefonoa

948-420177

Argibide gehiago

GERENTZIA: Patxi Iraizoz Aguerri.

ADMINISTRAZIOAREN KOORDINAZIO TEKNIKOA
Udalaren eta ANIMSAren arteko harremanak.
Arartekoarekiko eta Kontuen Ganberarekiko harremanak.
Udal-alorren funtzionamendua koordinatzea, udal-kudeaketaren eraginkortasuna eta benetako gaitasuna handituz.
Udalaren helburuen jarduketa- eta gauzatze-planak proposatzea, eta horiek gauzatzeko beharrezko baliabideak esleitzea, dagozkion aurrekontu-arauekin bat.
Udalak bere gain hartutako konpromisoak eta adierazleak betetzen direla egiaztatzeko jarraipena.
Udal-zerbitzuen kalitatea bilatzeko jarduketa guztiak bete daitezen sustatzea eta gainbegiratzea.
Jarduketa-programak ebaluatzea, beharrezko erreforma- edo ezabatze-proposamenak eginez.
Aurrekontuetan alor bakoitzari urteko baliabideak esleitzea proposatzea.
Gobernu-organoei beren eskumenen esparruko gaiak proposatzea.
Gobernu Batzarrari xedapen orokorren proiektuak onestea eta bere eskumenen esparruko gainerako proposamenak egitea.
Alkateari Gerentziaren antolaketako eta egiturako proiektuak onestea proposatzea.
Hala badagokio, antolaketa-aldaketei buruzko txostena egitea, departamentu edo alor bakoitzaren antolaketako eta egiturako proiektuak barne.
Herritarrekiko harremana hobetzeko aplikazio informatiko berriak ezartzea.
Administrazio elektronikoa bultzatzea.
Udal-memoriak.

ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA ETA HERRITARRENDAKO ARRETA
Administrazio elektronikoaren ezarpena eta hobekuntza eta Udalaren eta ANIMSAren arteko harremanak antolatzea eta tutoretzapean hartzea. Herritarrekiko harremana hobetzeko aplikazio informatiko berriak ezartzea.
Berrikuntza teknologiko aplikaturako Smart City estrategia koordinatzea eta garatzea, Udaleko gainerako alorrekin batera eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko SmartCities Institutuarekin eta beste unibertsitate-zentro batzuekin, erakunde publikoekin eta sektoreko enpresekin lankidetza sustatuz.
ANIMSA (informatikako enpresa publikoa).
Herritarrekiko harremanak (010).
Erregistro Orokorra eta erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak.
Errolda.
Ezkontza Zibilen Bulegoa.
Herritarrendako Arreta Zerbitzua.

UDALAREN ETA UDAL-SEKTORE PUBLIKO INSTITUZIONALAREN POLITIKA OROKORRA
Udalari eta udal-sektore publiko instituzionalari buruzko politika orokorra ezartzea, besteak beste eta udal-alorrekin koordinatuta, kontratazioaren, gardentasunaren, datu-babesaren legeria betetzearen eta Iruñeko Udalak onetsitako dokumentu elektronikoaren plan zuzentzailea ezartzearen arloan.
Udal-sektore publiko instituzionalak aplikagarri zaion legeria guztia betetzeko beharrezko jarraibide orokorrak ematea.

GARDENTASUN ZERBITZUAREN ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIOA
Udalaren gardentasun-eredua, datu-babesa eta informazioa eskuratzeko eskubidea koordinatzea eta gainbegiratzea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea eta aplikagarri den gainerako araudia betez.

Udal Artxiboa.

Honekin lotutako informazioa