Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

  1. Egoitza Elektronikoaren Hasiera

Ziurtagiri digitala eskuratu edo Cl@ven izena emateko

Zer da ziurtagiri digitala eta nola eskuratzen ahal det?

Zer da?

Nortasun Agiri baten baliokide elektronikoa da, eta identifikatzeko eta agiri eta mezuak elektronikoki sinatu eta zifratzeko balio du.

Zertarako balio du?

Transakzio elektronikoei honako ezaugarri hauek emateko balio du:

  • KONFIDENTZIALTASUNA. Informaziora baimena dutenek baino ezin dira sartu.
  • OSOTASUNA. Informazioa ezin da aldatua izan.
  • EGIAZKOTASUNA. Informazioa bidaltzen duen pertsona esaten duen hori da, ez beste bat.
  • ARBUIATZE EZA. Inork ezin du mezuen autoretza ukatu.

Non jaso

Zertifikazio zerbitzuen emaile batekin harremanetan jarriz; emaile horrek hala nortasuna egiaztatzeari buruz eta eskatzailearen gainerako inguruabarrei buruz nola ematen dituen zertifikazio zerbitzuen bermeei buruz ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Nola jaso

Ziurtagiri digital bat lortzeko prozesua aldatu egiten da zertifikazio zerbitzuen emailea zein den.

Onartutako ziurtagiriak eta emaileei buruzko informazioa jasotzeko loturak (ziurtagiria lortzeko prozesua, betekizunak, etab.)

Iruñeko Udalak NAN elektronikoa onartzen du ziurtagiri digital PERTSONAL gisa; horren emailea Polizia Zuzendaritza Nagusia da. Hori lortzeko eta erabiltzeko moduari buruzko bideo on bat ikus eta entzun dezakezu hemen.

Halaber, ziurtagiri digital PERTSONAL moduan onartzen du Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrikak Erabiltzaile Ziurtagiria izendatzen duena. Hemen ikus eta entzun dezakezu beste bideo bat ziurtagiri horietako bat lortzeko moduari buruz.

ENPRESAko kide izatea egiaztatzeko, Camerfirma konpainiaren egiaztagiriak onartzen ditu; konpainia horrek Estatuko Merkataritza Ganberen Sarearen babesa du.

Nola egiazta dezaket nabigatzailean ziurtagiri bat instalatuta dudan ala ez?

Zure nabigatzaileak ziurtagiria instalaturik duen ala ez egiaztatzeko, nabigatzailea Internet Explorer baldin bada, nabigatzailean ageri den zerrendan ikusi beharko duzu, hemen: "Interneteko aukerak->Edukia->Ziurtagiriak". Mozilla Firefox nabigatzailea baldin baduzu, hemen: "Aukerak->Aurreratuak->Zifratua->Ziurtagiriak". Ikusten ez baduzu, ziurtagiria instalatu, nabigatzailea ireki eta berriz ere egiaztatu instalaturik eta aktibo duzula.

Zer da ziurtagiri digitala eta nola eskuratzen ahal dut?

  • NAN elektronikoa. Hornitzailea: DGP (Polizia Zuzendaritza Nagusia).
  • AC Camerfirma (Espainiako Merkataritza, Industria eta Nabigazio ganberen ziurtapen digitaleko zerbitzua)
  • FNMT 2 CA klasea. Hornitzailea: Espainiako Moneta eta Tinbre Fabrika.
  • ACA (Abokatutzaren Agintaritza Ziurtagiri-emailea)
  • AC ANCERTCP V2 - Notario-ziurtagiri pertsonalak
  • ANF ziurtatze-agintea
  • BANESTO ziurtatze-agintea
  • Izenpe
  • ACCV (Valentziako Erkidegoko Autoritate Ziurtagiri-emailea)
  • Firmaprofesional
  • SCR (Erregistratzaileen Elkargoaren Ziurtatze Zerbitzua)
  • UANATACA

Zer da Cl@ve eta nola izena eman ahal det?

Cl@ve Administrazio publikoekin mantendutako harremanetan identifikazio elektronikorako sistema da

Cl@veren atarian erregistratu eta informazio osoa kontsultatzen ahal duzu.

Nire Herritar Karpeta

Hauxe zure gunea duzu, argibideak eskuratzeko, erregistro elektronikora sartzeko eta hainbat izapide egiteko.

Sartu > Zure ziurtagiri digitala eskuratzea edo Cl@ven izena emanda egotea baino ez duzu behar