Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal-erregistroko ziurtagiria eskatzea (izatezko bikoteak) - 2021EKO MAIATZAREN 31RA ARTE

Zer da?

Inskripzio-ziurtagiri bat eskatzea, interesduna Ezkondu Gabeko Bikote Egonkorren Udal Erregistroan 2021/05/31ra arte inskribatuta egon zela edo inoiz ez dela egon jasotzen duena.

Nork egiten ahal du izapidea?

Ezkondu Gabeko Bikote Egonkorren Udal Erregistroan inskribatuta egon den edo inoiz inskribatuta egon ez den edozein pertsona.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honen bidez inprimaki bat eskuratuko duzu, non datuak eskatuko zaizkizun pdf formatuko eskabide bat deskargatu eta Udalera bidaltzeko. Eskabidea jasotzen den unean berean ikusiko duzu pantailan hari dagokion egiaztagiria eta zure herritar-karpetar

Izapide egiteko>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Edozein unetan egin daiteke.

BIKOTEEN ERREGISTROKO INSKRIPZIO-ZIURTAGIRIA:
AURKEZTEKO BIDEA:
Aurrez aurre Iruñeko Udaleko Ezkontza Zibilen Bulegoan.
Telefonoz Iruñeko Udaleko Ezkontza Zibilen Bulegoan: 948-420123.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa (prozedura elektronikoa - ziurtagiri digitalarekin).

BIKOTEEN ERREGISTROAN INSKRIBATUTA EZ EGOTEAREN ZIURTAGIRIA (ZIURTAGIRI NEGATIBOA):
AURKEZTEKO BIDEA:
Aurrez aurre Iruñeko Udaleko Ezkontza Zibilen Bulegoan.
Telefonoz Iruñeko Udaleko Ezkontza Zibilen Bulegoan: 948-420123.
Ezin da elektronikoki egin Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoan.

Aurkeztu beharreko agiriak

BIKOTEEN ERREGISTROKO INSKRIPZIO-ZIURTAGIRIA:

1- AURREZ AURREKO TRAMITAZIOA:
Ziurtagiria jasotzeko, interesdunak bere NANa aurkeztuko du. Interesduna ez den beste pertsona bat joaten bada jasotzera, bere NANaz gain, interesdunaren NANaren fotokopia eta haren berariazko baimena aurkeztu beharko ditu.

2- TELEFONO BIDEZKO TRAMITAZIOA:
Bikotea osatzen duten edo osatzen zuten bi pertsonetako baten datuak eman.
Interesdunak adierazi beharko du bulegoetara aurrez aurre jasotzera joango den edo posta elektronikoz bidaltzea nahi duen. Ziurtagiria posta elektronikoz bidaltzeko, aurrez eskaera egin behar da enlacesciviles@pamplona.es helbidera mezu elektronikoa bidalita, eskatzailearen agirien kopia erantsiz (NANa, AIZa edo PASAPORTEA).

3- TRAMITAZIO TELEMATIKOA:
Izapide elektronikoan sartu Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez.
Eskaera bete, laguntzailearen urratsei jarraituz.
Emandako datuak Departamentuan bertan jasotakoekin bat badatoz, dagokion ziurtagiria eskatu/deskargatu daiteke.
Datuak bat ez badatoz, aurretiko hitzordua eskatu behar da Departamentura bertaratzeko eta dagozkion datuak aldatzeko.


BIKOTEEN ERREGISTROAN INSKRIBATUTA EZ EGOTEAREN ZIURTAGIRIA (ZIURTAGIRI NEGATIBOA):

1- AURREZ AURREKO TRAMITAZIOA:
Ziurtagiria jasotzeko, interesdunak bere NANa aurkeztuko du. Interesduna ez den beste pertsona bat joaten bada jasotzera, bere NANaz gain, interesdunaren NANaren fotokopia eta haren berariazko baimena aurkeztu beharko ditu.

2- TELEFONO BIDEZKO TRAMITAZIOA:
Interesdunaren datuak eman.
Interesdunak adierazi beharko du bulegoetara aurrez aurre jasotzera joango den edo posta elektronikoz bidaltzea nahi duen (ziurtagiria posta elektronikoz bidaltzeko, aurrez eskaera egin behar da enlacesciviles@pamplona.es helbidera mezu elektronikoa bidalita, eskatzailearen agirien kopia erantsiz (NANa, AIZa edo PASAPORTEA).

3- TRAMITAZIO TELEMATIKOA:
Bikoteen Erregistroan inoiz inskribatuta egon ez bada, ezin da telematikoki egin.

Argibide gehiago

TRAMITAZIO-EPEA: 1 eta 2 egun bitartekoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Ezkontza Zibilen Bulegoa