Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
UDALETXE PLAZA z.g., BEHEKO SOLAIRUA
31001 - IRUÑA
Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, EUROPAR PROIEKZIOKO, BERRIKUNTZAKO, GAZTERIAKO ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAKO ALORREKO ZINEGOTZI ORDEZKARIA:
Mikel Armendáriz Barnechea.
ZUZENDARITZA: Carlos Andrés Uranga.
IDAZKARITZA TEKNIKOA: Beni Soteras Ramírez.
TURISMOA
Gobernantza, turismo-adimena eta jasangarritasuna hobetzea. Helmugari bere garapenean turismo-sektorea integratuko duten mekanismoak
ematea, plan hau abian jartzeko ekintzak eta ekintzak berrikusteko eta berregokitzeko baliozko adierazle-sistemak bultzatzeko.
Sentsibilizazioa eta turismo-agertokia hobetzea. Helmugaren turismo-garapenarekin lotutako sektore publiko eta pribatuen ahalik
eta inplikaziorik handiena lortzea, eskaintzari balioa emateko maila handituz, enpresa berrien sarrera sustatuz eta turismo-eskariak
orain arte baliatu ez dituen enpresak eta zerbitzuak turismora egokituz.
Turismo-produktuei balioa ematea. Helmugaren baliabideak eta eskaintza turismo-merkatuan balio bereizgarri gisa bateratuko
dituzten turismo-produktuen inguruko kontsumo-argudioak egituratzea eta merkaturatzea. Zehazki, produktu hauek: kultura, sanferminak,
Donejakue bidea, MICE, gastronomia, osasuna, hezkuntza, city break, kirola (pilota), familia-turismoa, senior turismoa, natura-hub-a
eta Nafarroa Iruñetik.
Komunikazioa, sustapena, merkaturatzea eta helmugako esperientzia. Pamplona-Iruña helmugaren posizionamendua hobetzea xede-merkatuetan,
sustapen-euskarriak eta -ekintzak garatuz.
MERKATARITZA
Lanpostu edo enpresa berriak sortzeko proiektuei laguntza ematea, lanpostu berriak sortzeko prestakuntza-programa eta udal-merkatuen
marketin-plana.
Iruñeko merkataritza-sektoreko negozioen eskualdaketetan laguntza eta aholkularitza ematea, bereziki Iruñeko ehun urtetik
gorako saltokietako jardueraren erreleboan.
Auzo guztietako merkataritza-jarduera sustatuko duen plana garatzea.
Iruñeko merkataritza-sektoreari laguntzak ematea, hiriko auzoetan sustapeneko, dinamizazioko, elkartegintzako eta merkataritza-hirigintza
garatzeko ekintzak egiteko.
Erakunde publiko eta pribatuekin sektorea sustatzeko lankidetza-proiektuak bultzatzea, koordinatzea eta gauzatzea.
Dinamizazio-kanpainak, merkataritzaren eta turismoaren koordinazioa, informazioa hobetzea eta Iruñeko tokiko merkataritza
sustatzeko marketin digitaleko sistema integratua kudeatzea, artisautza sustatzea.
Hiriko merkataritzako enpleguaren aldeko tokiko ituna garatzea.
Mercairuña, S.A. eta Comiruña. S.A. alor honi atxikitzetik eratorritako eginkizunak eta Kale Nagusiko 59ko eraikinaren kudeaketa.
EUROPAR PROIEKZIOA
Turismo- eta sustapen-arloko harreman nazionalak eta nazioartekoak.
Alkatetzako Kabinetearekin elkarlanean aritzea beste entitate eta administrazio batzuekin harremanak ezartzeko.
Kanpo-proiekzioko jarduketen koordinazioan eta gainbegiratzean laguntzea.
Udalak senidetutako hiriekin dituen harremanak sustatzen laguntzea eta hirirako interesgarriak diren senidetze berriak bultzatzea.