Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
IVTMren (Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga) kuota hiruhileko naturalen arabera hainbanatzen da ibilgailuari baja
ematen zaionean.
Ibilgailuaren baja IVTMren zerga-erroldan erregistratu bada urteko ordainagiria jaulki aurretik, lehen hiruhilekoaren arabera
hainbanatuta jaulkiko da (ordainagiria beti urteko lehen hiruhilekoan sortuko da).
Ibilgailuaren baja urteko ordainagiria jaulki ondoren baina borondatezko epean ordaintzeko mugaeguna baino lehen gertatzen
bada, Aldizkako Tributuetako Departamentuari eskatu ahal izanen zaio (948420245/250/251 telefonoan edo circulacion@pamplona.es
helbide elektronikoan).
Ibilgailuari baja emanda ere ordainagiria oso-osorik ordaindu bada, ibilgailuaren baja-dataren arabera dagozkion hiruhilekoen
zati proportzionala itzultzeko eskatu ahal izanen da. Eskaera egiteko, eskabidea aurkeztu behar da udal-erregistroetako edozeinetan
edo Zergadunendako Arreta Bulegoan.