Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Aldizkako zergak eta tasak - Ordainagiriaren xehakapena

Zer da?

Ordainagiri bakar batean igorritako aldizkako zerga eta tasak hainbat ordainagiritan banatzeko eskaera (zirkulazio-zerga, kontribuzioa, IAE, pasabideak eta OVP).
Honela bana daiteke:
Kontzeptuka: hiri-kontribuzioaren kuotak, pasabideak, etab.
Lokalka: horietako bakoitzaren hiri-kontribuzioaren kuotak, jarduera ekonomikoen gaineko zerga, pasabideak eta espazio-erreserbak.
Ordainagiri jakin baterako edo ondorengo guztietarako.
Ibilgailuka.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

PRESENTZIALA

Aurretiko hitzordua

Bulego honetara joan aurretik, hitzordua eskatu behar da Interneten

Eskatu hitzordua>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Bankuan helbideratutako ordainagiriak: borondatez ordaintzeko epea amaitu baino 10 egun lehenagora arte.
Helbideratu gabeko ordainagiriak: borondatez ordaintzeko epea amaitu aurreko egunera arte.

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Zergadunendako Arreta Bulegoa: EZINBESTEKOA DA AURRETIKO HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 EDO 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN.

Eskakizunak

Bat ere ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera-inprimakia.

Argibide gehiago

TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Araudia

Nafarroako Toki Ogasunen Foru Legea (2/1995 Legea, martxoaren 10ekoa; NAO, 36. zk., 1995/03/20koa).

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Aldizkako Tributuetako Departamentua (lehen, katastroa)