Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Errolda - Baja - Heriotza

Zer da?

Eskaera, Iruñeko biztanleen udal-erroldan hildako pertsona bati baja emateko.
Hildako pertsonen udal-erroldako baja Udalak ematen du ofizioz, Erregistro Zibilaren jakinarazpena jaso eta gero. Izapidea bizkortu daiteke, heriotza-ziurtagiria aurkeztuz.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisikok.

Nola egiten da izapidea?

PRESENTZIALA

Aurretiko hitzordua

Bulego honetara joan aurretik, hitzordua eskatu behar da Interneten

Eskatu hitzordua>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.

Bulegora jo baino lehen, EZINBESTEKOA DA AURREZ HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 edo 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN.

Aurkeztu beharreko agiriak

Heriotza-ziurtagiria aurkeztea.

Argibide gehiago

LEGEZKO ARAUDIA:
Toki Araubidearen Oinarrien Legea Udal Erroldari dagokionez aldatzen duen Legea (4/1996 Legea, urtarrilaren 10ekoa; BOE, 11. zk., 1996/01/12koa).
Errege Dekretua, ekainaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuak onartutako toki-erakundeetako biztanleriari eta lurralde-mugaketari buruzko Erregelamendua aldatzen duena (2612/1996 Errege Dekretua, abenduaren 20koa; BOE, 14. zk., 1997/01/16koa).
2020ko otsailaren 17ko Ebazpena, udal-errolda kudeatzeko jarraibide teknikoak udalei ematen dizkiena (BOE, 122. zk., 2020/05/02koa).

TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoa (HAB)