Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Hirigintzaren gaineko kontsultak: udal-plana, partzelazioa, antolamendua, kalifikazioa, poligonoak, partzelak, etab.

Zer da?

Honi buruzko informazioa eskatzea: partzela bati buruzko hirigintza-kalifikazioa, aplikagarri den hirigintza-araubidea, lurren partzelazioa edo banantzea, lurren administrazio-emakida, hirigintza-kuotak, etab.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Ordenantza fiskaletako tarifen arabera.

Eskatzeko baldintzak

Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentzia.
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.

Eskakizunak

Bat ere ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Kontsultak telefonoz egin daitezke, baina departamentuan aurrez aurre egitea gomendatzen da.
Idatzizko kontsultekin batera, hauek aurkeztu behar dira:
Eskabide orokorra.
Partzela behar bezala identifikatzeko aukera ematen duen eskalako kokaleku-planoa.

Argibide gehiago

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA: Kasuan-kasuan aplikatzekoa den hirigintza-araudia.
2026ko 7. ordenantza fiskala (tarifen eranskina).

TRAMITAZIO-EPEA: orokorra (hiru hilabete).
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ezezkoa.
EBAZPENA: ez dagokio.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentzia