Hasteko... Hasi aurretik, deskargatu eta bete aitorpen inprimakia (811 eredua - EJZ inprimaki orokorra edo 812 eredua - Alokairuetarako
EJZ inprimakia).
811 eredua - EJZ inprimaki orokorra (pdf, 501.87 kb)
812 eredua - Alokairuetarako EJZ inprimakia (pdf, 554.55 kb)
Eskakizunari lotutako jarduera lokal jakin batean (bulegoa, merkataritza/industria lokala) gauzatzen bada, katastroko erreferentzia
eta azalera adierazi behar dira dokumentuan.
Jarduera, etxebizitza edo bulego partekatuan gauzatzen bada, katastroko erreferentzia eta azalera adierazi behar dira dokumentoan.
Deklaratzailea zer da? Pertsona fisikoa ala juridikoa?: Pertsona fisikoa Pertsona juridikoa PERTSONA FISIKOAK gizakiak dira. Pertsona fisikoak oro Konstituzioek eta gainerako legeek ematen dizkieten eskubideen jabe
dira. Hona PERTSONA JURIDIKOtzat zer jotzen den: Zenbait pertsonak edo zenbait pertsonak eta ondasunek osatutako erakundeak,
eskubideen jabe izateko eta betebeharrak bereganatzeko ahalmen bateratua dutenak, Zuzenbideak hala aitortuta, hala nola korporazioak,
elkarteak eta fundazioak. Hau da, halako entitateei berariazko nortasun juridikoa aitortzen die Zuzenbideak.
Noren izenean ari zara?: Nire izenean. Beste baten ordez. Oro har, beste baten ordez aritzeko, beste pertsona horrek eman behar dizu baimena bere izenean Iruñeko Udalarekin jarduteko.
Aukera horri heltzen badiozu, ordezkaritza hori eskuratu duzula joko da, betiere Iruñeko Udalak ordezkaritza hori egiaztatzeko
zuri eskatzeko ahalmena galarazi gabe. Administrazio-egintza bati ekiten badiozu, ordezkaritza hori eduki gabe edo ordezkaritza
akastuna bada, Udalak ordezkatzen duzun pertsonari emanen dio horren berri, zuzenketa egin dezan.
Nola nahi dituzu jaso udal-komunikazioak?: Paperean, adieraziko dudan helbidera bidalita. Elektronikoki, Udalaren Egoitza Elektronikoan. Aukeratu nola nahi dituzun jaso udal-komunikazioak:
Jakinarazpenak elektronikoki jasotzeko aukera hautatzen baduzu, automatikoki hartzen duzu konpromisoa aldian-aldian jakinarazpen
fede-emaileak kontsultatzeko Nire Herritar Karpeta zerbitzuan, Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoan.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 43.2 artikuluarekin bat,
behin jakinarazpena eskura jartzen denetik Herritarren Karpetatik behera kargatu gabe 10 egun igarota, jakinarazpena ezetsitzat
joko da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 44 artikuluan ezarritako ondorioekin,
baldin eta Administrazioaren kabuz edo hartzaileak eskatuta edukian sartzeko ezintasun tekniko edo materiala egiaztatzen ez
bada.